Diruzaintza
Diruzaintza enpresa edo bestelako erakunde batean ordainketa eta kobratzen eskumena eta ardura dituen pertsona edo sailaren jarduera da, diruzain deitzen den horrena alegia, eskudirua eta banku-kontuak, altxortegia alegia, kudeatzen dituena, eta enpresa edo erakundearen likidezia kontrolatzen duena. Bankuekin likidezia bermatu eta epe laburreko finantzazioa eskuratzeko negoziazioaren ardura ere badu. Beste hizkuntzetan: ingelesez, cash management; gaztelaniaz, tesorería.