Aktibo erabilgarria (altxortegia)
Aktibo erabilgarria edo besterik gabe erabilgarria ere deitua, Kontabilitate Plan Orokorrean altxortegia, eskudirua (kontabilitatean, kutxa), banku-kontuak (kontu korronteak, aurrezki kontuak) eta bestelako aktibo guztiz likidoak, berehala erabilgarri edo eskuragarriak, biltzen dituen ondare-masa da. Aktibo erabilgarria, aktibo bihurgarriarekin batera, altxortegi-ratioa kalkulatzeko oinarri gisa erabiltzen da. Haiei izakinak gehitzen bazaizkie, likidezia-ratioa kalkulatzen da.** Beste hizkuntzetan: **gaztelaniaz, activo disponible; ingelesez, available assets, cash assets.
Ikus, gainera