Berme-ratioa


KategoriakEnpresa

Berme-ratioa edo bermearen ratioa (hartzekodunen bermearen ratioa eta porroterako distantziaren ratioa ere deitua), enpresaren kaudimena, zorrak ordaintzeko ahalmena alegia, adierazten duen finantza-ratioa da:

    \[Berme-ratioa=\cfrac{Aktibo erreala}{Pasibo galdagarria}\]

Aktibo erreala izanik likidatu edo diru bihur daitekeen aktiboen multzoa  da (hots, kenduta nekez saldu edo likidatu daitezkeenak), eta pasibo galdagarria besteekiko zorren zenbateko totala (pasibo osoa ken ondare garbia).

Berme-ratioaren balio egokiena 1.7-2 bitartekoa da. 1.5 baino txikiagoa bada, enpresaren kaudimena kolokan dago, eta 1 baino txikiagoa balitz, enpresa porrot egoeran litzateke. 2 baino handiagoa bada, enpresak kanpo finantzaketa gutxi baliatzen duela adierazten du, palanka-efektu finantzarioa baztertuz eta beraz enpresa zabaldu eta errentagarritasun handiagoa lortzeko aukerak galduz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ratio de garantía.

Ikus, gainera

223 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.