Berme-ratioa edo bermearen ratioa (hartzekodunen bermearen ratioa eta porroterako distantziaren ratioa ere deitua), enpresaren kaudimena, zorrak ordaintzeko ahalmena alegia, adierazten duen finantza-ratioa da:[latexpage] Aktibo erreala izanik…
Zorpetze-ratioa edo zorpetze osoa enpresa baten egoera finantzarioa ebaluatzeko erabiltzen den finantza-ratioa da, zor osoa edo pasibo galdagarria (besteren finantzazioa, alegia) ondare garbiarekin (funts propioekin, alegia) zatituz kalkulatzen dena.
Bi ratiotan banatu daiteke, pasibo galdagarria korrontea (epe laburreko zorrak) edo ez korrontea (epe luzeko zorrak) den bereiziz: epe laburreko zorpetze-ratioa (ElabZR) eta epe luzeko zorpetze ratioa (EluzZR):
Orokorrean, enpresaren egoera eta bere sektoreko ezaugarriak kontuan hartu gabe, komenigarria da ratioaren balioa 0.5-1.2 bitartekoa izatea.
Txikiegia bada, bazkideak edo akziodunak errentagarritasuna galtzen ari dira, eta handiegia bada, deskapitalizazioa gertatzen ari dela adierazten du. Handiegia denean, enpresak finantza-arrisku handia du eta irtenbide gisa kapital zabalkuntza edota zorrak kitatzeko aktiboen salmenta planteatu beharko luke.
Zorpetze-ratioa autonomia ratioaren alderantzizkoa da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.