Pasibo galdagarria eta pasibo ez galdagarria


KategoriakEnpresa

Pasibo galdagarria eta pasibo ez galdagarria pasiboa osatzen duten bi ondare-masa nagusiak dira. Pasibo galdagarria sozietate edo enpresa batek besteekin dituen zorren multzoa da, epemuga jakinekoa eta galdegin edo exijitu egin daitekeena. Pasibo ez galdagarria berriz, exijitu ezin den edota epemugarik ez duen pasiboa da, non enpresaren funts propioak, diru-laguntzak eta donazioak sartzen diren, eta beraz  enpresaren autofinantzaketa osatzen duena. Pasibo galdagarria eta ondare garbia zenbatekoa berekoak dira, gainera. Enpresaren finantzazio egoki batek pasibo galdagarriaren eta ez galdagarriaren arteko oreka eskatzen du. Pasibo galdagarriaren zatia handiegia bada, enpresaren kaudimena kolokan jar daiteke; pasibo ez galdagarria handiegia bada berriz, enpresak kanpo finantzazioari uko egin eta negozioa zabaldu eta garatzeko aukerak gal ditzake.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, liabilities (pasibo galdagarria); gaztelaniaz, pasivo exigible y pasivo no exigible.

220 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.