Zorizko gertaera edo ausazko gertarea, zorizko saiakuntza bati buruz, probabilitatea kalkula dakiokeen edozein emaitza multzoa da. Adibidez, dadoa botata, zorizko gertaerak dira 1 suertatzea, zenbakia bikoitia izatea, zein 1 edo 2 suertatzea.
Probabilitatea kalkulatzerakoan, zorizko gertaera mota anitz dago:
- Zorizko gertaera sinple, elemental edo oinarrizkoak: lagin-espazioaren elementuekin bat datozenak; adibidez, dadoa botata, 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. Orokorrean,
letrarekin (omega txikia) izendatzen da edozein gertaera sinple.
- Gertaera ziurra, erabateko ziurtasunez gertatzen dena, eta beraz 1 probabilitatea duena. Lagin-espazio osoarekin dator bat, gerta daitekeen edozein emaitzarekin alegia, eta beraz honela adierazten da:
.
- Gertaera ezinezkoa, 0 probabilitatea duena:
.
- Aurkako gertaera edo gertaera osagarria, beste gertaera bat gertatzen ez denean gertatzen dena.
gertaera emanda, aurkako gertaera
adierazten da. Adibidez, dadoa botata,
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\text{P[A]=P[zenbakia 2 edo txikiagoa]} \rightarrow P[\overline{A}]=\text{P[zenbakia 3 edo handiagoa]}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-2e5f45dec073d45aa631b441858eb2d1_l3.png)
Aurkako gertaerek erlazio hau betetzen dute:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[P[\overline{A}]=1-P[A]\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-41f71029c3ffb07a78d540a9df5528e8_l3.png)
Adibidez, dadoa botata 2 edo txikiagoa izateko probabilitatea 2/6 izanik, 3 edo handiagoa izateko probabilitatea 1-2/6=4/6 da.
- Gertaera bateragarriak, batera gerta daitezkeenak; adibidez, dadoa botata, "zenbakia bikoitia" eta "zenbakia 3 baino handiagoa" gertaera bateragarriak dira, biak "4" eta "6" izatean gertatzen baitira.
- Gertaera bateraezinak, batera gerta ezin daitezkeenak, adibidez "4 baino handiagoa" eta "2 baino txikiagoa" gertaera bateraezinak dira.
- Gertaera konposatuak: zorizko gertaera sinple batzuk batera gertatzean gertatzen dena; adibidez, pertsona batek begi uridnak eta ile beltza izatea (ikus, probabilitate konposatua).
- Gertaera independenteak
Beste hizkuntzetan: ingelesez, random event; gaztelaniaz, suceso aleatorio.
Loturiko artikuluak
Gertaera elementalak (gertaera bakunak, gertaera sinpleak)Probabilitate-teorian, gertaera elementala, gertaera bakuna edo gertaera sinplea zorizko esperimentuaren emaitza bakarra biltzen duen hura da. Adibidez, zorizko esperimentua dado bat bota eta suertatu den zenbakia begiratzean datzala,…
Gertaera ziurraProbabilitate-teorian, gertaera ziurra edo gertaera segurua zorizko esperimentuaren emaitza edo gertaera sinple posible guztiak biltzen dituen gertaera da, hau da, edozein emaitza gertatzea. Bat dator, beraz, lagin-espazioarekin eta…
Lagin-espazioaProbabilitatearen teorian, lagin-espazioa zorizko saiakuntza batean izan daitezkeen emaitza edo gertaera elementalen multzoa da. [latexpage] $\Omega$ letra grekoarekin izendatzen da. Adibidez, dadoa botata, suertatzen den lagin-espazioa hau da:…