Probabilitate-teorian, emaitza zorizko saiakuntza bateko edozein emaitza da, beste edozein emaitzarekin batera gerta ezin daitekeena (eta beraz haiekiko bateraezina dena), emaitza guztiak bilduta lagin espazioa, emaitza posible guztien multzoa alegia, osatzen dutelarik. Adibidez, emaitzak dira dado bat botata 1, 2, 3, 4, 5 edo 6 ateratzea esaterako, edota zenbakia bakoitia edo bikoitia izatea. Emaitzak konbinatuz gertaerak osatzen dira, haien probabilitateak kalkulatzeko, adibidez 1, ..., 6 emaitzekin, 1 edo 2 gertaera suertatzeko probabilitatea.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Probabilitate geometrikoaProbabilitate geometrikoa espazio geometrikoan, hots eremu jarraitu batean, planteatzen den probabilitatea da, probabilitatea luzera, azalera edo bolumenen arteko proportzio gisa planteatzen duena. Adibidez, demagun 12:00etatik 18:00etara edozein unetan…
Probabilitate baldintzatua (baldintzapeko probabilitatea)Probabilitate baldintzatua edo baldintzapeko probabilitatea, B gertatu dela jakinda A gertatzeko probabilitatea da orokorrean, P(A|B) edo P(A/B) adierazten dena. Interesgarria da jakitea P(A) eta P(A|B) probabilitateak berdinak diren;…
Lagin-espazioaProbabilitatearen teorian, lagin-espazioa zorizko saiakuntza batean izan daitezkeen emaitza edo gertaera elementalen multzoa da. [latexpage] $\Omega$ letra grekoarekin izendatzen da. Adibidez, dadoa botata, suertatzen den lagin-espazioa hau da:…