Lagin-espazioa
Probabilitatearen teorian, lagin-espazioa zorizko saiakuntza batean izan daitezkeen emaitza edo gertaera elementalen multzoa da. $\Omega$ letra grekoarekin izendatzen da. Adibidez, dadoa botata, suertatzen den lagin-espazioa hau da: $\Omega=\{1,2,3,4,5,6\}$; txanpona botata, berriz, kutx eta pil dira emaitza posibleak: $\Omega=\{K,P\}$.
Lagin-espazioko gertaera elementalak konbinatuz sigma-aljebra izeneko multzo zabala sortzen da, probabilitatea kalkula daitekeen gertaera guztien multzoa alegia. Ikus, gainera
Ekiprobableak Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, espacio muestral; ingelesez, sample space (ingelesez, $\Omega$ letraren ordez, S letra erabiltzen da lagin espazioa izendatzeko).