Probabilitate konposatua


KategoriakEstatistika

Probabilitate konposatua bi zorizko gertaera edo gehiago batera gertatzeko probabilitatea da. Adibidez, dadoa bi aldiz botatzen denean, 1 eta 2 suertatzeko probabilitatea probabilitate konposatua dela esaten da. Probabilitate konposatua kalkulatzeko banako gertaeren probabilitateak bidertzen dira, probabilitateen biderketa teoremak adierazten duen bezala. Biderketa horretako probabilitateak zehaztean, aurretik izan den gertaera hartu behar da kontuan (banako gertaerak dependenteak direnean) edota kontuan hartu gabe (independenteak direnean).

Adibidez, 1 eta 2 (ordena horretan) gertatzeko probabilitatea honela kalkulatuko genuke, bi jaurtiketak independenteak direla jakinik: P[1\ eta\ 2]=P[1] \times P[2]=\cfrac{1}{6} \times \cfrac{1}{6}=\cfrac{1}{36}.

Ontzi batean 2 pilota beltz eta 2 pilota zuri edukita, bi pilota zoriz atera eta biak zuriak izateko probabilitatea honela kalkulatuko genuke, dependentzia dagoela kontuan harturik (pilotak aterata ontziko kopuruak aldatu egiten baitira): P[zuria\ eta\ zuria]=P[zuria] \times P[zuria]=\cfrac{2}{4} \times \cfrac{1}{3}=\cfrac{2}{12}.

Orokorrean beraz, honela kalkulatzen da probabilitate konposatua biderketa teoremaren arabera:

    \[P[A \cap B]=P[A]\timesP[B/A]\]

P[B/A] izanik Bren probabilitate baldintzatua, A izan dela jakinik.

286 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.