Probabilitate-teorian, gertaera ziurra edo gertaera segurua zorizko esperimentuaren emaitza edo gertaera sinple posible guztiak biltzen dituen gertaera da, hau da, edozein emaitza izateko probabilitatea. Bat dator, beraz, lagin-espazioarekin…
Probabilitate-teorian, gertaera elementala, gertaera bakuna edo gertaera sinplea zorizko esperimentuaren emaitza bakarra biltzen duen hura da. Adibidez, zorizko esperimentua dado bat bota eta suertatu den zenbakia begiratzean datzala, gertaera elementalak (eta beraz baita esperimentuaren emaitzak ere) 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, elemental event; gaztelaniaz, suceso elemental.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.