Teknologia (definizioa)


KategoriakFilosofia

Teknologia gizarte batean ingurunera moldatu eta berau eraldatzeko erabiltzen diren bitarteko eta baliabideen multzoa da, jarduera ekonomikoak garatzeko helburuarekin. Hala, baliatzen diren materialek, horiek lantzeko behar diren tresnek, helburu praktiko bat lortzeko behar den ezagutza eta trebezia multzoak, eta azkenik denak integratuz burutzen den ekintzak eratzen dute teknologia. Gizakiaren funtsezko jardueretako bat da, eta hala homo faber (latinez; literalki "dagien gizona, egiten duen gizona") esamoldea erabili izan da gizakia bere jardun teknologikoaren ikuspunturik izendatzeko. Aldaketa historikoen funtsezko eragilea ere izan da, eta asmakuntzarako eta berrikuntzarako faktore nagusia. Egun, arrazoi instrumentalaren gailentzearekin batera, teknologia eta horren garapena gizartearen eta gizabanakoen zentroa bilakatu da, gizakiari erasaten dioten bestelako alderdiak, hala nola askatasuna eta autonomia, alde batera utziz.

Ikus, gainera

229 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.