Teknologia inbasibo esamoldeak bi adiera desberdin ditu:
- alde batetik, medikuntzan, azaletik edo ahotik edo beste zulo batetik gorputz barnera sartuz garatzen diren prozedura esperimental, diagnostiko edo terapeutikoak dira;
- soziologian, teknologia inbasiboak intimitateari, bizitza pribatuari eta askatasun pertsonalari eragiten dioten teknologiak dira, hala nola kamarak eta sentsoreak edota gure ordenagailu eta telefonoetan txertatzen diren programa informatikoak, maiz segurtasunarekin edo gure bizitzari buruzko datuak biltze masiboarekin loturik.
Loturiko artikuluak
TeknoetikaTeknoetika teknologiaren alderdi etiko eta moralak aztertzen dituen etikaren adarra da, teknologiaren garapena, erabilera eta zabalkuntzarako irizpideak eta mugak ezarriz, teknologiak gizakiarentzat eta gizartearentzat ekar ditzakeen arriskuak saihestu…
Klase borroka (klaseen arteko borroka)Klase-borroka edo klaseen arteko borroka marxismoaren eta beraz materialismo historikoaren funtsezko kontzeptua da, burgesiaren eta proletargoaren arteko gatazka adierazi eta klase sozial antagonista horien arteko talka historiaren motore…
Teknologia (definizioa)Teknologia gizarte batean ingurura moldatu eta berau eraldatzeko erabiltzen diren bitarteko eta baliabideen multzoa da. Hala, baliatzen diren materialek, horiek lantzeko behar diren tresnek, helburu praktiko bat lortzeko…