Puntako teknologia (goi teknologia)


KategoriakEkonomia

Puntako teknologia, goi teknologia edo goi mailako teknologia une batean teknologia aurreratuena izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, azken aurkikuntza zientifiko eta teknikoetan oinarritzen dena, eta industria gutxi batzuetan (ikus, goi teknologiako industriak) eta enpresa bakan batzuen esku baino ez dagoena. Puntako teknologiak abantaila konpetitiboa ematen dio hura erabiltzen duenari; horregatik, guztiz ohikoa puntako teknologia patente eta bestelako tresnen bitartez babestuta egotea, teknologiaren asmatzaileak, garatzialeak edo jabeak baino erabili ez dezan. Garai historikoaren arabera, pnutako teknologia sektore eta arlo tekniko eta zientifiko desberdinetan kokatu da: Bigarren Mundu Gerraren ondoren, esaterako, energia atomikoaren ingurukoa zen; 1960 eta 1970eko hamarkadetan teknologia espazialaren inguruan; 1970etik informatikaren inguruan, eta egun bioteknologiaren inguruan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, high-tech; gaztelaniaz, tecnología punta.

Ikus, gainera

210 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.