Teknifikazioa


KategoriakAntropologia

Teknifikazioa jarduera bat teknologia berri edo aurreratuekin hornitzea da, produktibitatea eta efizientzia hobetze aldera. Jarduera askotan, teknifikazioa artisau lanaren desagerpenaren arrazoi nagusia izan da. Ildo horretatik, lanaren eta eguneroko bizitzaren teknifikazioak eta horren oinarri filosofikoa den arrazoi instrumentala, alienazioa eta kosifikazioa eragiten dituela gaitzetsi dute pentsalari askok, hala nola Heideggerek eta Habermasek.

Produktibitatea gehitzeko teknifikazioa aski ez dela eta ezagutza, antolakuntza, plangintza eta teknologiaren inplementazioa egokia ere giltzarriak direla garbi uzteko, teknifikazio terminoaren ordez, berrikuntza terminoa gehiago erabiltzen da gaur egun.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, technification; gaztelaniaz, tecnificación.

174 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.