Sistemak


KategoriakFilosofia

Sistema elkarrekin erlazionatutako objektu-multzo bat da. Kontzeptu generiko bat da, jakintza-arlo anitzetan erabiltzen dena; adibidez, sistema ekonomikoak, sistema planetarioak eta sistema biologikoak (organismoak) ditugu, besteak beste. Fisikoak nahiz abstraktu edo kontzeptualak izan daitezke. Sistema fisiko sinple baten adibidea sabaitik zintzilikaturiko bola bat da, bola, sabaia eta biak lotzen dituen haria hainbat indarren bitartez daude loturik; bola geldirik badago, sistemaren parametroak ez dira aldatzen, eta sistema estatikoa dela esaten da; bola mugituko balitz, alde batera eta bestera, sistema dinamikoa lizateke. Sistemaren ingurunea sistemaren egoera une jakin batean litzateke, sistema berriz eragin dezakeena.1 Sistema abstraktuak edo kontzeptualak objektu fisikoek ez, baizik eta kontzeptuek osatzen dutena da, hala nola ekuazio-sistema bat, non ezezagunen arteko erlazio bat egon behar den, eta sistema filosofikoak (Platonen ideien teoria, esaterako). 2

Epistemologian, sistemak modeloaren ideiarekin lotu izan dira, sistemen azalpena egitean gehienetan sistema errealaren sinplifikazioa egiten dugunez. Ildo horretatik, sistemen teoria izeneko paradigma metodologikoa dago, sistemen ezaugarri orokorrak eta horiek modelizatzeko era egokiena aztertzen dituena; horren baitan, zibernetikak sistemen barneko kontrola eta erregulazioa aztertzen ditu.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
la Cour A. The Concept of Environment in Systems Theory. Cybernetics & Human Knowing. 2006.
2.
334 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.