Ereduak


KategoriakFilosofia

Ereduak edo modeloak teoriek fenomeno errealei buruz garatutako kontzeptu, elementu eta atalen arteko erlazioak azaldu egiten dituzten irudikapen formalak dira, errealitatea era labur eta argian azaltzeko helburuarekin eratuak, xehetasun guzti-guztiak eman gabe.

Eredu mota hauek bereizten dira:

  • eredu ikonikoak edo homeomorfikoak, errealitatearen irudikapen zuzen eta osoak direnak, kopiak nolabait esateko, hala nola mapa bat edo maketa bat;
  • eredu sinbolikoak, fenomenoak era abstraktuan soilik irudikatzen dituzte, haien elementu nagusiak eta horien arteko harremanak zehaztuz, era matematikoan; adibidez, penduluaren mugimendua irudikatzen duten ekuazio-sistema;
  • eredu analogikoak, eredu ikonikoen eta sinbolikoen erdibidean daude; adibidez, inurritegi baten funtzionamendua hiri bat irudikatzeko erabiltzen denean: inurritegia ez da hiri bat, baina antzekotasunak baditu. Eredu analogikoetan iturburu-objektua (inurritegia) eta helburu-objektua (hiria) bereizten dira. Iturburu- eta helburu-objektuen artean analogia dago (hortik eredu analogoaren izendapena), baina objektu desberdinak dira, antzekoak izan arren (horregatik deitzen zaie baita ere eredu paramorfoak).
213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.