Atzeraeragina edo atzeraelikadura (sistemak)
*Agian, atzeraeraginak zuzenbidean duen adiera bilatzen ari zinen. *
Sistema konplexu batean, atzeraeragina, atzeraelikadura edo berrelikadurasistemak** inguruan edo osagai batean sorturiko output edo emaitzak sisteman bertan eragina duenean gertatzen da, emaitza berriak sortuz behin eta berriz sortuz. Zirkularitate mota bat da. Bi motako atzeraeraginak bereizten dira:
atzeraeragin edo berrelikadura positiboa, eragindako aldaketak sistemara itzuli eta indartu egiten denean, hazkundea eraginez; adibidez, emaitza onak lortu dituen ikasle batek are eta gehiago ikasten duenean, emaitza are eta hobeak lortzeko.
atzeragin negatiboa, eragindako aldaketak sistemara itzuli eta moteldu egiten denean, kontrola eraginez; adibidez, lantegi batean akastun asko sortzean, akastun gutxiago sortzeko mantenu-planak ezartzen direnean.** Beste hizkuntzetan: **ingelesez, feedback; gaztelaniaz, retroalimentación.