Hiri-sistemak eta hiri-hierarkiak


KategoriakGeografia

Hiri-sistema monozentrikoa: hiri nagusiarekiko dependentzia harreman nabarmena dago.

Hiri-sistema eskualde bateko hiriek osatzen duten sarea da,  haien arteko harreman geografiko, politiko, sozial eta ekonomikoen bitartez, haiek guztiak lotzen dituzten garraiobide eta beste azpiegiturekin batera.

Hiri-sistema batean, dependentziak eta espezializazioak sortzen dira hirien artean. Beraz, orokorrean hiri-sistemak ez dira homogeneoak, hiriek funtzio eta ezaugarri desberdinak betetzen dituzte, eta hartara lo hiriak, lorategi hiriak, bidegurutze-hiriak (ikus, intermodalitatea) hiri turistikoak, hiri kulturalak, unibertsitate-hiriak, hiri administratiboak eta portu hiriak bereizten dira besteak beste euren funtzioaren arabera. Beste alde batetik, hiri-sistema monozentrikoak (metropoli nagusi batekin; ikus, gainera, hiri-makrozefalia) eta polizentrikoak (maila bereko hiriekin, funtzio desberdinekin izan arren) bereizten dira. Tipologia horren baitan, hiri-paisaia berezi edo zehatzagoak sortzen dira, hala nola konurbazioak eta urbanizazio lausoak.

Hiri-sistema polizentrikoa: hirien artean interdependentzia harremana dago Hiri-sistema polizentrikoa: hirien artean interdependentzia harremana dago.

Bestalde, hiri-sistema baten baitan, hiri guztiek ez dute maila eta garrantzi berdina, eta hiri-hierarkia bat sortzen da beraz. Hirien garrantzia definitzen duen irizpide nagusia biztanleria izaten da, baino beste aldagai sozioekonomiko batzuk ere (errenta, etxebizitza kalitatea, enpresa kopurua, langabezia, ...) hartzen dira kontuan hiri-hierarkia definitzeko. Hiri txiki, ertain eta handien sailkapen sinpleaz haraindi, tipologia zabalagoak bada, hala nola metropolia, megalopolia, eta gigalopoliak. Hiri hierarkiaren azterketak hiriak nola hazten doazen, kuantitatiboki nahiz kualitatiboki, eta beraien artean hierarkia nola doan eratzen ere aztertzen du.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, urban system and urban hierarchy; gaztelaniaz, sistema urbano y jerarquía urbana.

Ikus, gainera

373 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.