Monitorizazioa
Monitorizazioa sistema baten bilakaeraren jarrapen sistematiko eta etengabea da, hala nola erakunde, organismo edo prozesu bati buruz, horretarako bereziki sentsore automatikoak eta jasotako parametro eta datuen tratamendu estatistikoa baliatuz. Sistemaren balizko aldaketak denbora errealean jaso eta muga kritikoak gainditzen ez direla ikuskatzea izaten da horren helburua.
Kudeaketan ere erabiltzen den terminoa da, aurrez erabakitako helburuak betetzeko zehaztu diren programen jarraipen gisa, aurreikusi bezala garatzen ari direla egiaztatze aldera.