Politika ekonomiko antiziklikoa edo kontraziklikoa gobernuek ziklo ekonomikoen gorabeherak moteltzeko (eta bereziki krisialdi ekonomikoak arindu eta haietatik lehenbailehen irteteko) burutzen dituzten erabaki eta neurri ekonomikoen multzoa da. Funtsean, politika ekonomiko antiziklikoak gastu publikoaren gehitzearekin (kontsumo eta inbertsio publikoak gehituz, subentzioak ugalduz enpresei nahiz familia eta partikularrei) eta zergak gutxitzearekin (ikus, egonkortzaile automatikoak), familien kontsumoa gehitu eta enpresei laguntzeko, daude loturik. Hala ere, politiko ekonomiko antiziklikoak finantzatzeak zor publikoa gehitzea eskatzen du gehienetan, epe luzera desoreka ekonomikoa ekar dezakeen zama dena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Politika ekonomikoaPolitika ekonomikoak estatu batek herrialdeko ekonomian esku hartzeko (ikus, interbentzionismo ekonomikoa) hartzen dituen erabakiak eta burutzen dituen ekintzak dira, bereziki hazkunde ekonomikoa suspertu, enplegua sortu eta inflazioa kontrolatzeko.…
Ziklo ekonomikoak (ekonomia-zikloak)Ziklo ekonomikoak edo ekonomia-zikloak aldagai ekonomikoen denbora serieetan ( enpresa, sektore edo eskualdeko ekoizpena, salmentak, inbertsioa, kontsumoa, eta abar, urte batzuetan zehar) gertatzen diren aldaketa gutxi gorabehera periodikoak…
Politika ekonomiko proziklikoaPolitika ekonomiko proziklikoak ziklo ekonomikoen joera indartu egiten dutenak dira, hazkunde garaietan hazkundea azkartuz eta atzerakadetan atzerakada areagotuz. Politika ekonomiko proziklikoak dira hazkunde garaietan zergak jaitsi (kontsumoa berriz…