Egonkortzaile automatikoek gobernuek ziklo ekonomikoak moteltzeko dituzten zerga politikako tresnak dira. Beraz, tresna kontraziklikoak direla esan daiteke. Adibidez, errentari buruzko zergak igotzeak ekonomia moteltzen du, hazkunde ekonomikoa oso azkarra denean eta beraz inflaziorako joera dagoenean; aitzitik, langabeziako subsidioak gehitzeak ekonomia bizkortzen du atzerakada edo moteltze ekonomikoa dagoen kasuetan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, automatic stabilizers; gaztelaniaz, estabilizadores automáticos.
Loturiko artikuluak
Politika ekonomikoaPolitika ekonomikoak estatu batek herrialdeko ekonomian esku hartzeko (ikus, interbentzionismo ekonomikoa) hartzen dituen erabakiak eta burutzen dituen ekintzak dira, bereziki hazkunde ekonomikoa suspertu, enplegua sortu eta inflazioa kontrolatzeko.…
Koiuntura ekonomikoaKoiuntura ekonomikoa une jakin batean edo epe laburrean eskualde edo herrialde batek azaltzen duen egoera ekonomikoa da. Hainbat faktorek edo elementuk osatzen dute, hala nola inflazioa, langabezia-tasa, enpresen…
Agente ekonomikoakAgente ekonomikoak edo eragile ekonomikoak merkatu batean erabakiak hartzen dituzten pertsona eta erakundeak dira. Merkatu-ekonomia batean agente ekonomiko nagusiak gizabanakoak eta familiak dira alde batetik, utilitatea maximotzea bilatzen…