Gizarte prestazioak


KategoriakEkonomia

Gizarte prestazioak estatuak finantza egoera larrian edo pobrezia arriskuan, bere dimentsio guztietan, herritar eta familiei ematen dizkien diru tranferentzia edo emariak dira. Prestazio horiek gaixotasun, gaigabezia, dependentzia eta langabezia egoerekin, erretiroaren ondorengo egoerarekin, hezkuntza beharrekin, etxebizitzarekin edo hondamendiak gertatu ondorengo egoerekin daude loturik. Prestazioak selektiboak, horiek jasotzeko baldintza zehatz eta gutxi gorabehera zorrotzak jartzen direnean, nahiz unibertsalak, egoera jakin batean dauden herritar edo familia guztiei zuzenduak, bereizten dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez. social benefits; gaztelaniaz, prestaciones sociales.

168 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.