Gizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…

Gaztelako, Nafarroa eta Aragoiko Erdi Aroko estamentuzko gizartean, kapareak edo gapareak leinuagatik nobleak diren haiek dira, jaun baten jopuak ez direnak. Euren pribilejioen artean, monarkari zergak ordaindu behar ez izatea zegoen, petxeroak ez bezala. Gaztelaniaz, hidalgo ("hijos de algo") deitzen zitzaien, leinuzko jatorria agerian utziz. Asturias, Kantabrian, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan populazioaren zati handi bat osatzen zuten, %60rainokoa, eta haien artean klaseak ere bazeuden. Lurralde horietan klase ertaina osatzen zutela esan daiteke, denetariko ofizioak zituzten, eta maiz pobreak ere baziren (haiengandik dator, "pobres de solemnidad" esamoldea). XVI. mendean, kaparetasun unibertsala ezarri zen Bizkaian, Gipuzkoan, eta Espainiako iparraldeko beste lurralde batzuetan. XVI. mendetik pribilejiozko kapareak ere izendatzen hasi ziren, hidalguía erosteagatik, armadan parte hartzeagatik edota sei seme jarraian izateagatik izendatuak. Asko izan ziren izendapen hori bilatu zutenak, zergen ordaindu behar ez izateko. Hori dela eta, XVIII. mendean 600.000 kapare izatera heldu zen Espainian, 9 milioko populazio batetik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.