Negu demografikoa


KategoriakSoziologia

Negu demografikoa herrialde edo eskualde bateko jaiotza-tasa heriotza-tasa baino nabarmen txikiagoa den egoera da, bizi-itxaropenaren luzatzearekin batera, jaiotza-tasa eta heriotza-tasa berdintsuak diren trantsizio demografikoaren ondoren gertatu ohi dena. Aurkako egoera dinamismo demografikoa da. Negu demografikoaren ondorioak larriak dira, arlo ekonomiko nahiz sozialean, hala nola biztanleriaren zahartze azkarra, pentsio-sistemaren iraunkortasunari buruzko arazoak, osasungintza-gastuaren hazkundea, lan-indarraren eskasia sektore ekonomiko batzuetan eta hazkunde ekonomikoaren gelditzea. Negu demografikoak aurrera egiten duenean biztanleriaren gutxitzea gertatzen da, migrazio-saldo positibo nabarmenen ezean. Izan ere, immigrazioa planteatzen da negu demografikoari buelta emateko irtenbide gisa, baina sektore politiko batzuetatik kritikak pizten dituen soluzioa da, immigrazio masiboak ekar ditzakeen arazo sozial eta kulturalak direla eta. Negu demografikoaren fenomenoa Japon, Hego Korea, Alemania eta Italian azaldu zen hasiera batean , baina XXI. mendearen hasieratik beste herrialde batzuetara azaldu da. Terminoa Michel Schooyans belgiar irakasleak proposatu zuen a Le crash démographique liburuan.

244 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.