Herrialde, eskualde geografiko bati buruz, migrazio-saldoa, saldo migraria edo migrazio garbia epe batean zehar bertaratutako immigranteen eta joandako emigranteen arteko aldea da. Migrazio-saldoa positiboa dela esaten da, immigranteak emigranteak baino gehiago direnean; emigranteak gehiago direnean, eta ondorioz bertako biztanleria jaisten denean, saldoa negatiboa da.
Beste alde batetik, kanpoko migrazio-saldoa atzerrira joandako eta atzerritik etorritako pertsonen arteko balantzea da; barneko migrazio-saldoa, berriz, herrialde barneko pertsona-mugimenduei buruzkoa da.
Migrazio-saldoa populazioaren hazkunde demografiko osoaren bi osagaietako bat da, berezko hazkundearekin batera. Biak gehituz, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa alegia, populazioaren benetako hazkundea kalkulatzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, saldo migratorio.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Zor eta hartzekoZor eta hartzeko kontabilitatean erabiltzen diren kontzeptuak dira, kontu bakoitzeko mugimenduak nolakoak diren adierazi eta gero horren saldoa kalkulatzeko. Kontuak enpresak dituen elementuen etiketak edo kategoriak dira eta…
Saldoa: zorduna eta hartzekodunaKontabilitatean, saldoa kontabilitate-kontu batek une jakin batean duen zenbatekoa da. Adibidez, enpresak ordaintzeko dituen fakturek 500 euroko totala osatzen badute une jakin batean, "Hornitzaileak" kontuaren saldoa 500 eurokoa…