Trantsizio demografikoa (iraultza demografikoa)


KategoriakSoziologia

Trantsizio demografikoa, batzuetan iraultza demografikoak ere deitua, ugalkortasun eta heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da: hasieran, heriotza tasaren jaitsiera eta bizi-itxaropenaren luzapena ugaltze-tasaren jaitsiera baino lehenago gertatzen denez, hazkunde begetatibo handia eta azkarra gertatzen da; geroago, jaiotza-tasaren jaitsiera gertatzen da, eta ondorioz biztanleriaren hazkundea moteltzea, eta azkenean oreka heriotzen eta jaiotzen artean.

XVIII. mendean Europan abiarazitako prozesua izan zen, eta egun munduko herrialde gehienetan gauzatu edo gauzatzen ari den prozesua da. Lehenengo trantsizio demografiko hori gainditu duten herrialdeek bigarren trantsizio demografiko bati egiten diote aurre egun, belaunaldien ordezkapena ahalbidetzen ez duten jaiotza-tasa oso txikiekin, lehenengo seme-alabaren berandutzearekin, dibortzio-tasa altuekin eta ezkongabeak ugaltzearekin loturik. Bigarren trantsizio demografiko horrek biztanleriaren zahartze nabarmena dakar, osasun eta pentsio-sistemak kolokan jarriz. Jaiotza-tasa heriotza-tasaren oso azpitik dagoenean, negu demografikoa dagoela esaten da baita ere.

Ikus, gainera

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Trantsizio demografikoa (iraultza demografikoa)"; Gizapedian, 23 maiatza, 2018, /trantsizio-demografikoa/.
277 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.