Jaiotza-tasa


KategoriakSoziologia

Jaiotza-tasa edo jaiotze-tasa populazio batean bizirik jaiotako haurren kopurua da, batezbestekoa kalkulatuta, urteko eta 1000 biztanleko. Adibidez, 5000 biztanleko herri batean 120 haur jaio badira bi urtetan, jaiotza tasa 1000 biztanleko 120/(5x2)=12 haur izango da.

Jaiotza-tasa populazioaren hazkundearen osagai nagusi bat da. Heriotza-tasa kenduta, populazioaren berezko hazkundea definitzen du, eta berezko hazkundeari migrazio-saldoa gehiturik, hazkunde totala eskuratzen da.

Anitz dira jaiotza-tasa eragiten duten faktoreak, hala nola faktore demografikoak (belaunaldi gazteen portzentaje handiak gehitu egiten du jaiotza tasa, eta biztanleriaren zahartzeak gutxitu), ekonomikoak (emakumeen presentzia eta jarduera lan-merkatuan, haurrak izateko laguntzak, ....) eta kulturalak (tradizioa, erlijioa, familiaren pertzepzioa, indibidualismoa).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, birth rate; gaztelaniaz, tasa de natalidad.

Ikus, gainera

212 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.