Nazio-estatuak


KategoriakPolitika

Nazio-estatuak estatu gisa eraturiko entitate politikoak dira, aldi berean berezko nazio, historia, kultura eta hizkuntza dituztenak. Estatu gisa, nazio-estatuek berezko ezaugarri horiek dituen lurralde jakin batean euren aginte politikoa eta gobernua eratzen dute, horretarako sistema politiko eta ordenamendu juridiko finkoetan oinarritutako instituzio politikoak garatuz. Nazio-estatuak XVIII-XIX mendeetan garatu ziren, Antzinako Erregimenaren erorketarekin batera, Europan nahiz Amerikan, aurreko absolutismoa ordeztuz, subiranotasuna monarkaren eskutik estatura eta hortik herrira aldatuz. Zehatzago, Westfaliako Bakea izeneko ituna hartzen da nazio-estatuaren abiapuntutzat, 1648 urtean. Europako monarkiek estatu-nazio bakoitzaren lurraldetasuna eta subiranotasuna aitortu zituztenean, kanpoko injerentziak baztertuz. Nazio-estatuen lurraldetasun horretatik hiritartasunaren eta demokraziaren ideiak eratorri ziren. Egun, munduko herrialde eta nazio gehienak eraturik dauden forma politiko kolektiboa da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, nation states; gaztelaniaz, estados nación.

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.