Mugatze-koefizientea edo determinazio-koefizientea (
) erregresio batean puntuak estimatutako lerrora zenbateraino doitzen diren neurtzen duen doikuntzaren egokitasunerako neurri bat da. 0-1 (0-100, ehunekotan) arteko balioak hartzen ditu eta 100etik gertu dagoenean, puntuak lerrotik oso gertu daudela, lerroa puntuetara oso ongi doitzen dela alegia, esan nahi du. Beste era batera, erregresio-lerroak azaltzen duen aldagai dependentearen aldakortasunaren zati portzentuala adierazten du. Adibidez, ikasketa-orduen eta lortutako kalifikazioaren arteko erregresio-zuzena eratzen denean, mugatze-koefizienteak ikasketa orduek lortutako kalifikazioaren ehuneko zenbat azaltzen duten adieraziko luke. Mugatze-koefizientea erregresioan betetzen den erlazio interesgarri batean oinarritzen da; erlazio horren arabera, aldagai azalduaren bariantza totala bi ataletan deskonposatzen da erregresioan: aldagai azalduari buruz aurresandako balioen bariantza (bariantza azaldua) eta hondarren bariantza (azaldu gabeko bariantza). Zehatzago,
bada erregresio-zuzena (eta beraz,
, aurresanak), eta
aldagai dependenteari buruzko datuak,
betetzen da,
hondarrak izanik,
betetzen da (bariantza totala=bariantza azaldua+azaldu gabeko bariantza). Mugatze-koefizientea bariantza azaldua zati bariantza totala da, eta esan bezala, bariantza totaletik erregresio-lerroak zenbat adierazten du, 0-1 (%0-%100) tartean:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[R^2=\cfrac{s^2_\hat{y}}{s^2_y}=1-\cfrac{s^2_e}{s^2_y}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-be0c6bbc1655d6ae9d94c57b106c3d1b_l3.png)
Beste hizkuntzetan: ingelesez, coefficient of determination; gaztelaniaz, coeficiente de determinación.
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Mugatze-koefizientea";
Gizapedian, 30 apirila, 2021,
/mugatze-koefizientea/.
Loturiko artikuluak
Spearmanen korrelazio-koefizientea[latexpage] Spearmanen korrelazio koefizientea ($r_s$), labur Spearmanen ro ere deitua ($\rho$), bi aldagai kuantitatibo edo ordinalen arteko korrelazioaren norabidea eta sendotasuna jasotzen dituen koefizientea da, aldagai horietan elementuek hartzen…
Aldakuntza-koefizienteaEstatistikan, aldakuntza-koefizientea desbideratze estandarra zati batezbesteko aritmetiko sinplea da. Datu multzo ezberdinetako sakabanatzeak alderatzeko erabiltzen da bereziki. Izan ere, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetikoarekin batera aztertu behar da beti,…
Igoera-koefizientea eta laginketa-frakzioaIgoera-koefizientea (igoera-faktorea ere deitua) eta laginketa-frakzioa laginketan kalkulatzen diren parametroak dira. N populazioaren tamaina eta n lagin-tamaina izanik, igoera-koefizientea N/n da, lagineko elementu bakoitzak populazioko zenbat elementu ordezkatzen…