Banako elementuak aldez aurretik multzo jakinetan bildurik, aldagai kualitatibo bateko kategorien artean alegia, eta haiei buruzko aldagai azaltzaile batzuk jasota, analisi diskriminatzailearen helburua banako elementu batek zein multzotan izango…

Estatistikan, erregresioa edo erregresio-analisia aldagai dependente batek aldagai independente batekin edo batzuekin duen erlazioaren parametroak zehaztu eta erlazio estatistiko horren ezaugarriak (horien artean, erlazioa zenbateraino den argia, doikuntzaren egokitasuna alegia) aztertzen dituzten teknika estatistikoen multzoa da, aldagai dependenteari eta independenteei buruz jaso diren datuetatik abiatuta. Adibidez, eguneko tenperatura maximoari eta denda bateko izozki-salmentei buruzko datuak jasota, tenperatura eta salmentak lotzen dituen erlazio estatistikoa zehazteko erabiltzen da erregresioa. Erlazio estatistiko hori behatutako tenperaturari aplikatuz, salmentaren aurresanak egin daitezke, eta horixe bera da erregresioaren helburu nagusia: aldagai dependenteari buruzko aurresanak egitea.
Erregresoreak erregresioan independentetzat hartzen diren aldagaiak dira. Erregresore kopuruaren arabera, erregresio mota hauek bereizten dira:
Aldagai dependentearen eta erregresoreen artean aurrez ezartzen den eredu edo erlazioaren arabera, honako erregresio hauek bereizten dira:
Erregresioan aztertzen diren erlazioak ez dira matematikoak, estatistikoak baizik; hau da, zorizkotasuna, eta ondorioz errorea, onartu egiten dira. Orokorrean, baina ez beti, erregresio-ereduetan erregresoreak finkoak eta ezagunak direla suposatzen da, deterministak alegia; eta zorizkotzat (neurri batean) hartzen dena aldagai dependentea da, haren aldakortasuna aztergai dugun aldagaia hain zuzen. Adibidez, har ditzagun publizitate-gastua enpresa batean eta salmentak: publizitate-gastua ez da zorizkoa, enpresak erabaki eta guztiz kontrolatu egiten duelako; publizitate-gastu jakin baterako berriz, salmentak zorizkoak dira, handiagoak edo txikiagoak izan daitezke, gehitzen den perturbazio aleatorio baten kausaz:
Har dezagun erregresio-eredu hau:
Erregresioaren helburua datuetatik
parametroak estimatzea da (
parametroen estimazioei
deitzen diegu),
aurresanak egin ahal izateko
datuak jasota:
Hainbat metodo daude parametroak estimatzeko, baina horietan arruntena karratu txikien irizpidea da,
hondar karratuen batura txikien egiten duten parametroen balioak kalkulatzen dituena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.