Doikuntzaren egokitasuna, doikuntzaren ontasuna
Estatistikan, doikuntzaren egokitasuna edo doikuntzaren ontasuna datuak aurrez ezarritako edo estimatutako eredu estatistiko batera doitzen diren zehazten duten metodoen multzoa da, egokitasun horren estatistiko edo neurri bat emanez, esaterako karratuen batura bat kalkulatuz, eta horretan oinarrituta, eredua datu horietarako egokia den neurtuz edo erabakiz. Adibidez, txanpon bat orekatua dela eta beraz bi aldeek probabilitate berdinak dituztela ( p[x]=p[0]=1/2 ereduari jarraiki) erabakitzeko doikuntza-probak erabiltzen dira; erregresioan berriz, eratutako erregresio-zuzena datuetara zenbateraino doitzen den neurtzeko, mugatze-koefizientea erabiltzen da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, goodness of fit; gaztelaniaz, bondad de ajuste.