Estatistikan, aldakuntza-koefizientea desbideratze estandarra zati batezbesteko aritmetiko sinplea da. Datu multzo ezberdinetako sakabanatzeak alderatzeko erabiltzen da bereziki. Izan ere, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetikoarekin batera aztertu behar da beti, desbideratze estandarrak datu bakoitza batezbestekotik batezbeste zenbat desbideratzen den adierazten baitu. Adibidez, ez dira berdinak 2 unitateko desbideratzea 10eko batezbestekoaren inguruan eta 100eko batezbesteko baten inguruan: lehen kasuan, aldakuntza-koefizientea
da eta bigarren kasuan
; beraz, desbideratze absolutuak berdinak izan arren, sakabanatzea handiagoa da lehen kasuan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, coefficient of variation; gaztelaniaz, coeficiente de variación.
Loturiko artikuluak
Spearmanen korrelazio-koefizientea[latexpage] Spearmanen korrelazio koefizientea ($r_s$), labur Spearmanen ro ere deitua ($\rho$), bi aldagai kuantitatibo edo ordinalen arteko korrelazioaren norabidea eta sendotasuna jasotzen dituen koefizientea da, aldagai horietan elementuek hartzen…
Desbideratze estandarra[latexpage] Desbideratze estandarra edo desbideratze tipikoa, desbiderapen estandarra edo desbiderapen tipikoa ere deitua, datu-multzo batean datuak batezbestekotik orokorrean zenbat desbideratzen diren adierazten duen neurri estatistiko bat da; beraz,…
SakabanatzeaEstatistikan, sakabanatzea edo sakabanaketa, batzuetan aldakortasuna ere deitua, aldagai kuantitatibo batean datuak beraien artean edo erdiguneko balio batetik zenbat aldentzen diren adierazten duen ezaugarria da. Erdigune edo zentralizazioarekin…