Mugatze-koefiziente zuzendua


KategoriakEstatistika

Erregresio-eredu batean, erregresore-kopurua gehitzean mugatze-koefizientea bere jatorrizko bertsioan beti gehitzen da, erregresoreka gehitzean doikuntzaren egokitasuna ere gehitzen delako irudipen faltsua emanez horrela. Erregresore kopuru desberdineko ereduen doikuntzak alderatzeko, mugatze-koefiziente zuzendua, zuzendutako mugatze-koefizientea edo zuzenduriko mugatze-koefizientea  erabil daiteke, mugatze-koefiziente arruntetik bertatik edo karratuen baturak hartuz, $k$ izanik erregresore kopurua:

Koefizienteak 0-1 bitarteko balioak hartzen ditu, eta mugatze-koefiziente arrunta bezala interpretatzen da: 1etik zenbat eta gertuago, orduan eta handiagoa izango da doikuntzaren ontasuna.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, adjusted coefficient of determination.

180 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.