Emigrazioa beste eskualde edo herrialde batera bizitzera joateko ohiko bizitokitik alde egiten duen populazioaren mugimendua da. Emigrazioa arrazoi ekonomikoengatik (lanpostua eskuratzeko edo bizimodu hobe baten bila) nahiz sozialengatik…
Migrazioak edo migrazio-mugimenduak jendearen lekualdatzeak edo mugimenduak dira, banaka nahiz taldeka, bizitoki berri batera aldatzeko asmoarekin, iraunkortasunez edo aldi baterako. Migrazioak izan daitezke borondatezkoak, arrazoi ekonomikoengatik, bizimodu hobea izateko asmoarekin alegia, nahiz jazarpen politiko, etniko, erlijioso edo bestelakoengatik, baita hondamenegatik ere, babes bila. Bi termino bereizten dira migrazioak izendatzeko: emigrazioa pertsona, talde edo populazio bat bere jatorriko herritik alde egitea da, eta immigrazioa pertsona edo talde hori beste herri batera iristea. Adibidez, pertsona bat Euskal Herritik Alemaniara aldatzea emigrazioa Euskal Herrian, eta immigrazioa Alemanian. Migrazioa egiten duten pertsonak migratzaileak dira, emigratzaileak edo joankinak bere herritik alde egiten dutenak, eta immigratzaileak edo etorkinak beste herri batera iristen direnak. Ez dira migraziotzat hartzen nomadismoa, nomaden helburua ez baita leku bat finkatzea, ez eta bidaia turistikoak ez eta erromesaldiak ere.
Gizakien migrazioak betidanik izan dira. Hain zuzen, Lurraren giza populatzea migrazioei esker izan da funtsean, duela ehun milaka urte lehen gizakiak Afrikatik atera eta Eurasiako hainbat tokitan finkatu zirenean. Egun ere, migrazioa fenomeno nabarmena munduan zehar eta herrialde guztiek arauak ezarrita dauzkate immigranteen etorrera mugatzeko. Izan ere, immigrazioak arazo sozial larriak sortzen ditu helmugako herrialdean, kasu askotan herrialde horiek ezin baitizkiete eskura jarri immigranteek behar dituzten etxebizitza duinak, lanpostuak eta zerbitzu publikoak. Horren ondorioz, immigrazioak pobrezia, delinkuentzia, esklusio eta intolerantzia problemak sortzen ditu askotan. Efektu positiboak ere baditu: maiz, immigrazioari esker populazioa berritu eta gaztetu egiten da zaharkituta dauden populazioetan, eta gizartearen aniztasun kulturala fenomeno positiboa izan daiteke (ikus, kosmopolitismoa eta multikulturalismoa).
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.