Pobrezia absolutua eta erlatiboa pobreziaren bi ikuspegi ezberdin dira. Pobrezia absolutua norbanako edo familia batek bizi duin eta kalitatezkoa izateko behar dituen baliabideek definitzen dute; adibidez, norbanako edo…

Pobrezia edo txirotasuna gabezia materialak eta bizimodu duina izateko errenta eskasa duen pertsona edo familiaren egoera da. Mundu zabalean hedaturik dagoen arazo soziala da, sistema sozioekonomiko desparekoen ondorio zuzena, pertsona eta familien larritasuna eta sufrimendua eta gizarteetan gatazka larriak eragiten dituena. Pobreziak pertsonak estigmatizatu eta diskriminatu egiten ditu haien bizitza osoan, aukera berdintasuna kolokan jarriz horrela. Pobreziaren aurka borrokatzeko irtenbide zuzena sistema sozioekonomiko eta gizarte bidezkoak eratzea da. Bitartean, pobreziaren aurka errenta birbanaketa eta bestelako politika sozial eta ekonomikoak garatzen dira, pobreziaren ondorio larriak apaltzeko.
Pobrezia kuantifikatu egin daiteke. Horretarako tresna estatistiko zehatzak eratu dira XX. mendearen bukaeratik. Pobreziaren azterketa estatistikoan Amartya Sen estatistikari indiarra nabarmendu da eta arlo horretan eginiko lanagatik 1998. urtean Ekonomia Nobel Saria eman zioten.
Pobreziaren azterketa estatistikoari buruzko ikasgai bat hemen duzu, gardenki moduan eta PDF formatoan, eta hemen, berriz, launaka inprimatzeko prest, Josemari Sarasola irakaslearen eskutik, bere Estatistika eta Datuen Analisia ikastaroaren baitan.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.