Barne erbestea estatu autoritario eta totalitario batean idazle, artista eta intelektual batzuek, gehienbat erregimen politikoaren aurkaritzat hartzen direnak, bizi duten zentsura, bazterketa eta gutxiespen egoera da, erabateko errepresiora…

Barne migrazioa edo barneko migrazioa herrialde edo eskualde baten baitan gertatzen den migrazioa da, pertsonek edo familiek bizitokia herrialdeko beste herri edo eskualde batera aldatzen dutenean. Kanpo migrazioaren aldean, sozialki hobeto onartzen den migrazio mota da, integrazio arazoak txikiagoak izaten direlako. Espainiar estatuaren ikuspuntutik, Espainiako beste komunitate batetik Hego Euskal Herrira datorren migrazioa barne migrazioa da berez, baino hizkuntza nahiz kulturaren aldetik kanpo migrazioaren arazo berdinak planteatzen ditu batzuetan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, internal migration; gaztelaniaz, migración interna, migracion interior.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.