Multikulturalismoa


KategoriakSoziologia

Multikulturalismoa, multikulturalitatea edo kultura aniztasuna gertatzen da kultura anitzek espazio geografiko eta sozial berdina partekatzen dutenean, haietako bakoitzak bere kultura, ohitura eta balio propioak atxikiz, besteekiko harreman, elkartruke edo akulturaziorik gabe, eta aldi berean  bizikidetzan eta berdintasunean, haien artean menpekotasunik sortu gabe (hala ez balitz, segregazio, asimilazioa edo esklusioa sortuko lirateke). Labur esanda, pluraltasun kulturala baino ez da. Hori horrela, multikulturalitateak besterik gabe elkarrekin egoteari baino ez dio erreferentzia egiten, kulturen arteko harremanak jasotzen dituen interkulturalitateak ez bezala.

Halaber, eta hauxe izaten da adiera ohikoena, multikulturalismoa kultura haien bizikidetzarako printzipio eta politika zenbait barnehartzen dituen termino generikoa izaten da, kulturaz desberdinak diren gutxiengo eta beste gizataldeen presentzia, aukerak eta tratamendu berdinak eta orekatuak aldezten dituena, diskriminaziorik gabe, bereziki eremu instituzionalean, eta ordena soziala atxikitze aldera, tolerantzia  sustatzen duena, baina orokorrean bakoitza bere kultura propioa atxikiz. Batzuetan, multikulturalitatea, kultura aniztasunaren egoera, eta multikulturalismoa, kultura anitzen bizikidetzaren sustapena, bereizten dira. Interkulturalismoa, berriz, haratago doa eta kulturen arteko asimilazioa eta integrazioa sustatzen ditu.

XX. mendeko azken hamarkadetatik puri-purian dabilen gaia da, bereziki Mendebaldeko herrialdeetara etorritako migrazioei eman beharreko erantzunaren inguruko eztabaidan. Globalizazioarekin loturiko fenomenoa izan arren, harekin desberdintasun nabariak ditu: globalizazioak uniformizazioa ekarri eta berdintzen duen bitartean, multikulturalismoak ezberdintasun kulturalak aitortu eta sostengatzen ditu. 1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Berkes L. The Development and Meaning of the Concept of Multiculturalism . International relations Quarterly. 2010;1(4):1-6. http://www.southeast-europe.org/pdf/04/DKE_04_A_E_Berkes-Lilla_Kantor-Judit.pdf.
344 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.