Merkatu gatibua merkatu batean enpresa berrien sarrera eragozten denean gertatzen den egoera da, kontsumitzaileak ekoizle gutxi batzuen produktuak kontsumitzera behartuz, gatibu atxikiz alegia. Enpresa berrien sarrera eragozten duten oztopo horiei sarrera hesi deitzen zaie, eta lehia askea eragozten dute, merkatua lehia perfektutik urrunaraziz. Merkatu gatibua sortzea ekar dezaketen arrazoien artean politika protekzionistak eta autarkikoak izaten dira, herrialde mailan, arantzelak eta araudiak mugatzaileak ezarriz. Merkatu gatibuak berez ere sortzen dira, sarrera nahita eragotzi gabe, besterik gabe eremu geografiko batean enpresa bakarra aritzen denean, edo besterik gabe merkatua gatibuko produktuak kalitate hobea edo bestelako abantaila konpetitiboak dituenean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, captive market; gaztelaniaz, mercado cautivo.
Loturiko artikuluak
Lehia edo konkurrentzia (ekonomia)Lehia, konkurrentzia edo konkurrentzialtasun ekonomikoa merkatu batean enpresa batzuek batera jarduten dutenean gertatzen den egoera da, guztiak mozkinak maximotu edota ahalik eta merkatu-kuota handiena eskuratzeko helburuarekin. Lehian edo…
Merkatu askeaEz nahastu merkataritza aske edo librearekin. Merkatu askea edo merkatu librea, lehia askea edo konkurrentzia askea ere deitua (ikus, gainera, merkatua, kontzeptu ekonomiko gisa), produktu eta zerbitzuen prezioak…
Merkatu potentzialaMerkatu potentziala etorkizun batean, eta zehatzago epemuga batzuen barruan, produktu edo zerbitzu berri bat eskuratuko luketen kontsumitzaileen kopurua edo portzentajea da. Merkatu potentzialaren azterketa ezinbestekoa enpresa batek merkaturatu…