Protekzionismoa


KategoriakEkonomia

Protekzionismoa edo politika protekzionista herrialde batek kanpoko konkurrentziari aurre egiteko nazioarteko merkataritzari trabak jarri eta bertako ekonomia babesteko politika ekonomikoa da. Ekonomia itxien ezaugarri nagusia da. Politika protekzionistek merkatu gatibua sorrarazten dute finean, kontsumitzailea nazioko produktuak erostera behartuz. Muturrera eramanda, autarkia egoera batean jartzen du herrialdea. Aurkako politika, nazioarteko merkataritza sustatzen duena, irekitze ekonomikoa da,  librekanbismoaren doktrina ekonomikoaren nahiz liberalismoaren baitan.

Protekzionismoa bultzatu dezaketen hainbat faktore daude:

Protekzionismoa aurrera eramateko neurri ekonomikoak honako hauek izan daitezke:

  • arantzelen ezarpena (ingelesez, tariffs);
  • inportazioari kopuru-mugak (ingelesez, quotas) jartzea;
  • inportaziorako bestelako erregulazio-hesiak eta trabak, hala nola osasun- eta kalitate-arauak, herrialdean prezio erregulatuak jartzea, inportatutako ondasunenak baino txikiagoak, sektore publikoan bertako enpresekin kontratatzea, esportazioarako diru-laguntzak ematea.
233 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.