Kontsumo-merkatuak, merkatu industrialak eta merkatu instituzionalak


KategoriakEnpresa

Kontsumo-merkatuak produktu eta zerbitzuak familien kontsumorako erosi eta saltzen dituzten horiek dira. Horietan, berehalako kontsumo-merkatuak (elikagaiak, adibidez) zein kontsumo iraunkorreko merkatuak (autoak, garbigailuak) bereizten dira.

Merkatu industrialak enpresen artean garatzen dira, eta haietan produktu eta zerbitzuak erabiltzen dira beste produktu eta zerbitzu batzuk ekoizteko edo haiek berriz ere saltzeko.

Merkatu instituzionaletan herritarrei zerbitzuak eskaintzeko produktu eta zerbitzuak erosten dituzten instituzio eta erakundeak biltzen dira, gehienetan administrazio publikokoak.

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Kontsumo-merkatuak, merkatu industrialak eta merkatu instituzionalak"; Gizapedian, 7 azaroa, 2018, /kontsumo-merkatuak-merkatu-industrialak-eta-merkatu-instituzionalak/.
181 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.