Merkatu erregulatuak eta merkatu autorregulatuak


KategoriakEkonomia

Merkatu erregulatuak edo merkatu arautuak estatuak arautu edo erregulatzen dituen merkatuak dira (ikus, gainera, merkatuaren erregulazioa), prezioak finkatuz edo mugatuz, araudi zorrotzak ezarriz enpresen konkurrentzia edo lehiari buruz eta ingurumenean duten eraginari buruz, merkatu-akatsak zuzentze aldera.

Beste alde batetik, merkatuek beraiek, esku ikusezinaren bitartez, prezioak modu efizientean esleitu eta bestelako merkatu-akatsik ez dagoenean, merkatuak autorregulatuak (autoerregulatuak) direla esaten da (ikus, gainera, merkatuaren autorregulazioa). Merkatu autorregulatuen existentzia bereziki liberalismo ekonomikotik estatuaren eskuhartzea saihesteko erabili ohi den argudioa da. Beste batzuen ustez ordea, merkatuen autorregulazioa kimera hutsa da, errealitate faltsu bat.

193 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.