Gizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.
Lurralde-antolakuntza eskualde bateko lurraldea, maila desberdinetan (herritik nazio osora) nola eratu, egituratu, lotu, saretu eta baliatu behar den ezartzen duen plangintza estrategikoa eta ondoriozko politika, programa eta arauen multzoa da. Horretarako eskualdearen geografia, demografia, ekonomia eta kultura hartu behar ditu kontuan, mugak eta aukerak aztertuz, garapen jasangarria eta integrala lortze aldera. Prozesu soziala da, gizartearen parte hartze osoa eskatu beharko lukeena, haien interesak eta beharrak jasoz, ondoko lurralde eta gizarteekiko harremanetan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, territorial planning; gaztelaniaz, planificación territorial.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.