Eremu lokaletan nahiz globaletan sortzen diren ingurumen eta gizarte krisi eta arazoei aurre egin eta haiek gainditzeko, trantsizio ekologikoa edo trantsizio sozioekologikoa hazkundean oinarritutako ekonomia eta dagozkion paradigma…

Jasangarritasuna, iraunkortasuna, garapen jasangarria edo garapen iraunkorra ere deitua, "etorkizuneko belaunaldien beharrizanak asetzeko ahalmena eragotzi gabe eguneko beharrizanak asetzen dituen garapena" da. Aski zabaldua dagoen hitzez hitzeko definizio hori 1987 urtean plazaratu zuen lau urte lehenago Nazio Batuek sortutako Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordeak "Gure Etorkizun Komuna" txostenean. Terminoa 1960 eta 1970eko hamarkadetan ingurumenaren hondamenaren eta baliabideen agorpenaren inguruko kezkatik sortu zen, lehenago ekologismotik, kontserbazionismotik eta gizarte bidezkoaren aldeko mugimenduetatik ideia hori plazaratu bazen ere. Ingurumenetik haratago, kontzeptuak beharrizanen asetzea, gizartearen garapena alegia, hartzen du helburutzat, mugarik gabe, baina iraunkortasunez, eta beraz ekonomia eta gizartea ere hartzen ditu aintzat.1
Beste hizkuntzetan: ingelesez, sustanibility, sustainable development; gaztelaniaz, sostenibilidad, desarrollo sostenible.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.