Antolakuntza


KategoriakSoziologia

Antolakuntza edo antolaketa konplexutasun handiko erakunde eta egitura sozialetan, elementuen funtzioak, hierarkiak eta horien arteko koordinazioa ezarri, gauzatu eta kontrolatu egiten dituen jarduera da. Antolakuntza beharrezkoa da enpresa, administrazio publikoan, eskoletan, familietan eta baita norbanako bakoitzak garatzenm dituen jardueretan. Plangintza eta kudeaketarekin batera garatu behar da, erakundeak bere funtzioak bete ditzan. Antolakuntza formala izan daiteke, egiturako elementuen funtzioak eta horien arteko erlazioa guztiz zehaztu denean, eta informala, elementuen arteko koordinazioa berez gertatzen denean, esplizitatu edo zehaztu gabeko arauei jarraiki.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Antolakuntza"; Gizapedian, 15 apirila, 2021, /antolakuntza-antolaketa-kontzeptua-definizioa-zer-da-wikipedia/.
185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.