Enklabeak eta esklabeak


KategoriakGeografia

A1, A2 eta A3 A herrialdearen esklabeak dira, bano enklabea A3 da bakarrik, guztiz beste herrialde baten barruan dagoena baita. A4 eta A5 kontra-enklabeak dira. D ez da ez enklabea ez esklabea, ez baita beste herrialde baten zatia, herrialde osoa baizik. E1 Eren kontra-kontra-enklabea da.

Geografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten baitan ala ez. Beraz, enklabe guztiak esklabeak dira, baina ez alderantziz. Euskal Herrian hainbat enklabe ditugu; esaterako Trebiñu Araba barruan dagoen udalerria da, baina hala ere Burgos probintziako udalerria dena; Urduña berriz, esklabea da, Bizkaiko udalerria izanda, Bizkaitik guztiz bereizita dagoelako baino, baina ez lurralde bakar baitan barruan, baizik eta Araba eta Burgosekin muga eginez.

252 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.