Delegazioa pertsona, organo edo erakundeen arteko eskumen, funtzio eta arduren transferentzia eta esleipena, jatorrian eskumen horiek dituen goiko maila batetik beheragoko maila batera. Giza baliabideen efizientziara heltzeko antolaketa-tresna…

Agian lidergoa bilatzean, enpresa liderra zer den bilatzen ari zinen. Artikulu hau pertsona liderrei buruzkoa da.
Lidergoa helburuak lortzearren besteenganako eragina izateko prozesua da, lider izeneko pertsona bat aitzindaritzat duena. Liderra helburuak lortzeko ekimenak abiarazi eta garatzeko ahalmena berezia duen pertsona litzateke, jarraitzaileengan helburu haiek lortzeko itxaropenak piztu eta iraunarazi, eta jarraitzaile horiek helburu haien alde lanean jartzen duena.
Nabarmendu behar da lidergoa ez dela pertsona baten ezaugarria edo ahalmena, baizik eta prozesu bat. Horrela, edozein izan daiteke liderra, eta lidergoa egoera jakin batean sortzen den interakzio sozial mota bat baino ez da, liderraren eta jarraitzaileen artean. Interakzio horretan, lidergoa ez dagokio ezinbestean hierarkiari, maiz liderrek hierarkiako goi-mailan egoten badira ere, baina egia da lidergoak badakarrela berarekin batera agintea eta boterea, finean lidergoa besteenganako boterea edo eragina baita. Baina aldi berean, liderra izateak nortasun-ezaugarri bereziak eskatzen ditu ezinbestean, bereziki proaktibitatea, jarrera propositiboa, asertibitatea eta karisma.
Beste alde batetik, bereizi behar dira liderraren eta zuzendariaren rolak: lidergoa aldaketarako prozesua da, balio, ideal eta emozioetan oinarritua, zuzendariak helburu teknikoak betetzeko aukeratu den pertsona den bitartean, erakundeko pertsonak horretarako trebatuz, gidatuz eta kontrolatuz. 1
Lidergoa aztertzeko ikuspegi zenbait garatu dira, bateragarriak elkarren artean:
Ikuspegi soziologiko kritiko batetik, lidergoa biolentzia sinbolikoa da, onartu egiten den dominazio mota bat.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.