Agian asertzioa adiera logikoan bilatzen ari zinen.
Asertibitatea, komunikazio asertiboa edo asertibotasuna (latinezko assertus hitzetik, "baieztapena") pertsona batek bere iritziak askatasunez eta irekitasunez komunikatu eta besteen aurrean defendatzen dituen gaitasun sozial konstruktibo positiboa da. Asertibitatean biltzen dira halaber komunikazioarekin loturiko beste zenbait aspektu, hala nola ekimena proposamenak eta eskaerak egiteko orduan, betiere taldean edo erakundean positiboak badira, besteen iritzi eta ideien aurrean erreakzio positibo edo enpatikoa izatea, lankidetzaren edo negoziazioaren aldekoa, eta kritikak onartzea. Aurreko alderdiak asertibitate positiboarekin daude, baina bada baita ere asertibitate negatibo bat, hala nola desadostasunak eta ezezkoak adierazteko gaitasuna, beti ere arrazionaltasunez eta errespetuz azaltzen badira. Asertibitatea mugatzen duen faktore bat ingurune kulturala izan behar da: adibidez, beste kultura batean desegokitzat izan daiteke mota jakin bateko iritziak testuinguru jakin batean plazaratzea.
Asertibitatean oinarritutako jokabidea asertziozko jokabidea edo jokabide asertiboa dela esaten da; ildo horretatik hala ere, batzuen arabera asertibitatea jokabideei eta ez pertsonei aplikatu beharreko ezaugarria izan beharko litzateke (eta horrela asertibitatea eta asertziozko jokabidea sinonimoak lirateke).
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Arrisku-faktoreak eta babes-faktoreakArrisku-faktoreak gaixotasun, sindrome edo nahasmendu bat garatzeko probabilitatea gehitzen duten faktore, aldagai eta ezaugarriak dira. Adibidez, estresa eta bakardadea depresioa pairatzeko arrisku-faktoreak direla esaten da. Arrisku-faktoreen aurkakoak babes-faktoreak…
-
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…