Max Weber soziologoari zor zaio dominazio kontzeptuaren azterketa sakonenetakoa. Haren arabera, dominazioa edo menderatzea agindu batzuei obedientzia, hots, men egiteko aukera da. Men egite hori ohitura hutsaren emaitza izan…

Biolentzia sinbolikoa dominazio egoeretan gauzatzen den zeharkako biolentzia ez fisikoa da, subliminala eta ikusezina, menderatuen aldetik modu normal eta naturalean onartzen dena, orokorrean legitimatua eta beraz egiturazko biolentzia ere badena, eta beraz sumisioa eragiten duena. Pierre Bourdieu soziologoak garaturiko kontzeptua da, berak garaturiko habitus edo indibiduoek gizarte bizitzan onartzen dituzten aritzeko moduekin estu loturik. Teoria feminista maiz erabil iduen kontzeptua da, gizartean onartzen diren jarrera matxistak izendatzeko, mikromatxismo ikusezinak, kasu. Lidergoa ere biolentzia sinbolikoaren adibidetzat hartu da. Euskal hiztunok pairatzen dugun biolentzia sinbolikoa ere maiz aipatzen da, erdaraz hitz egin beharra onartu eta normaltzat hartzen dugunean. Hala ere, horiek adibideak besterik ez dira, biolentzia sinbolikoak gizarte osoa eragin eta indibiduo guztiak erasatzen dituen biolentzia baita.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.