Merkatu kokapena: liderra, lidergaiak eta jarraitzaileak
Merkatu kokapena enpresa batek bere merkatuan duen lekua da, merkatu-kuotari , lortutako mozkinei edo beste ezaugarri kuantitatibo bati buruz (webeko bisita-kopurua, esaterako). Kokapen hauek bereizten dira:
enpresa liderra merkatu-kuota handiena duena da, eta beraz merkatuan kontrol handiena duena, prezioak finkatzerakoan esaterako. Lidergoari eusteko estrategiak garatu behar dituzte enpresa horiek, euren produktu eta zerbitzuen bereizgarritasuna landuz eta bezeroak fidelizatuz.
lidergaiak, merkatu kuotaren sailkapenean hurrengo lekuetan dauden enpresak dira, eta estrategia egokia garatuz liderra izatera heldu daitezkeenak.
jarraitzaileak, merkatu kuota txikiarekin, liderra izateko aukerarik ez dutenak dira; haientzat estrategia egokiena bereiztea da, merkatuko hobi batean liderrak izateko. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, posición de mercado: líder, retadores y seguidores.