Ekonomian, lehiakideak, merkatu berean jarduten dutelarik, merkatu-kuota handiena bereganatu nahi duten enpresak dira, horretarako prezioa, diferentziazioa eta bestelako estrategiak garatuz. Bi motako lehiakideak bereizten dira: zuzenekoak, merkatuan produktu edo zerbitzu berdinak eskaintzen dituztenak, eta zeharkakoak, helburu merkatu berera zuzenduz ordezko produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituztenak. Lehiakideek enpresako mikroingurunearen osagaietako bat da, estrategiak zehazteko orduan kontuan hartu beharreko kanpoko faktore bat.
Lehiakideak dituen merkatuan konkurrentzia edo lehia egoera dagoela esaten da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, direct competitors, indirect competitors; gaztelaniaz, competidores directos e indirectos.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkatu-segmentuak eta merkatu-segmentazioaMarketinean, segmentazioa merkatua zenbait segmentu edo atal homogeneotan zatitzea da, enpresak haietan merkaturatze-erabaki ezberdinak hartzeko asmoz, segmentu horietako helburuzko publikoei produktu, zerbitzu eta marketin-mix bereziak eskainiz, bezeroen beharrak hobeto…
Merkatu-orientazioaMerkatu-orientazioa edo merkaturako orientazioa marketinaren filosofia enpresa osora zabaltzen duen enpresaren ikuspuntu estrategiko globala da, bezero eta enpresako stakeholder edo interes-talde guztien (bezeroak, banatzaileak, hornitzaileak, bazkideak, ...) beharrak…
Merkatu-arriskuaMerkatu-arriskua edo merkatuko arriskua inbertitzaile batek merkatu batean jasan behar duen arrisku global eta sistematikoa da, merkatuko atal, enpresa eta aktibo guztiak erasaten dituena, eta beraz dibertsifikazioaren bitartez…